Zer da Bale Urdina?

Bale Urdina Hondarribian kokaturiko arte tailer-denda txiki bat da. Artea eta ilustrazioa maite ditugun familia bereko hiru kideen artean ilusio eta lan askorekin sorturiko proiektua da.

Zer aurkituko duzu gure dendan?

Eskuz egindako produktuak maite ditugunez, guk ere horrela lan egitea erabaki genuen aspaldi. Gure produktuak banan banan eginak dira, detaile guztiak zainduz eta ondorioz originaltasuna zihurtatuz.

Ze gai lantzen ditugu?

Proiektua hiru pertsonen artean sortua izan den harren, bakoitzaren lana pertsonala da eta beraz gai desberdinak lantzen ditugu. Hondarribia eta honen itsas kultura, espazioarekin zerikusia duten ilustrazioak, kolore bakarrean egindakoak edo koloredunak, gure lanetan emaitza oso desberdinak topatuko dituzue.

Ze teknika erabiltzen ditugu?

Bale Urdinan teknika desberdinak lantzen dira, baina gure gustukuenak grabatu kalkografikoa, serigrafia, linograbatua, akuarelak eta margolanak dira. Teknika hauek material desberdinetan aplikatzen ditugu, besteak beste, paper artisauean, egurrean, kamisetetan edo boltsoetan.